Tabakalerako Ubik liburutegian egindako agerraldi batean, Lakuako Kultura sailburuorde Joxean Muñozek Euskadi Literatura Sarietako azken irabazleen berrieman du. Iragan irailaren 29an Asier Serrano (Euskarazko Literatura), Arantxa Urretabizkaia (Euskarazko Saiakera) eta Fernando Aramburu (Gaztelaniazko Saiakera) saritu ondoren, gainontzeko lau ataletako irabazleen izenak jakinarazi dituzte: Leire Bilbao (Euskarazko Haur eta Gazte Literatura), Ander Izagirre (Gaztelaniazko Saiakera), Mikel Valverde (Literatura Lanaren Ilustrazioa) eta Matias Mugica (Euskarazko Literatura Itzulpena).
Bilbaok ‘Xorromorropoemak eta beste piztia batzuk’ lanarengatik jaso du saria. Izagirreren kasuan ‘Potosi’ saiakera da aitortu dutena. Mikel Valverde ‘Versos de deportes’ lanarengatik saritu dute eta, azkenik, Matias Mugica François Villonen ‘Testamentua’ itzultzeagatik izan da saritua.
Lau modalitate hauetako irabazleak berarekin batera izan dira agerpen publiko honetan eta sariarengatik esker ona adierazi dute. Datorren azaroaren 13an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak beren zazpi modalitateetan.
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.