NAIZ

Arraultzak bota dituzte Basurtoko ospitalean LAB sindikatuak duen bulegoaren aurka

LAB sindikatuak komunikabideetara bidalitako prentsa oharrean salatu duenez, arrautzak bota dituzte Basurtuko ospitalean duen bulegoaren kontra. Azaldu dutenez, arraultzen jomuga leihoan eskegita dauden euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen duen ikurra eta Catalunyako estelada izan dira.

Arrautz jaurti dituzte LAB sindikatuaren bulegoaren kontra. (@LABsindikatua)
Arrautz jaurti dituzte LAB sindikatuaren bulegoaren kontra. (@LABsindikatua)

Basurtoko ospitaleko LABen atal sindikalaren bulegoan leihoan eskegita dagoen Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatzen duen ikurra eta Kataluniako herriarekin elkartasunean jarritako estelada izan dira erasoaren jomuga.

Gaur goizean, Bilboko Basurtoko Ospitaleko LAB sindikatuko delegatuak Basurtoko ospitaleko bulegora sartzean, bulegoa arraultzez erasotua izan dela ikusi dute. Leihoa irekita zegoenez, kanpoaldeaz gain, barruan dauden gailu informatiko eta bulegoko zenbait material arraultzez zikin geratu dira: ordenagailuak, inpresorak, paretak, lurzorua, mahaiak...

LABek salaketa jarri du Bilboko Udaltzaingoan. «Zalantza barik, erasoa leihoan eskegita ditugun Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatzen duen ikurra eta Catalunyako herriarekin elkartasunean jarritako esteladaren aurka» izan dela erasoa adierazi dute eta LAB sindikatuak ozen eta irmo salatu du «eraso faxista hau».