Euskal Herriko udal guztietara igorri du Udalbiltzak Kataluniako Errepublika aitortuko duen adierazpen instituzional bat egiteko modeloa, aitorpen hau egitera gonbidatuz. Adierazpen horretan, Kataluniako Errepublikaren aldarrikapenak «Kataluniarentzat duen garrantzia eta Euskal Herriarentzat duen esanahia» nabarmentzen dira.
Honen bitartez udalak Kataluniako Errepublika aitortzera gonbidatzen da, eta Kataluniako herritarren borondatea errespetatzea exijitu, gogoratuz «behin eta berriro, hautestontzietan, modu demokratikoan» adierazi dela.
Era berean, herritar hauek zoriontzen ditu, baita gizarte eragile, erakunde, alderdi politiko eta «errealitate hori posible egiten duen oro». Eta «bereziki» zoriontzen ditu «azken urteetan lan eta lan aritu diren udal hautetsi guztiak, erakutsi duten kemen eta konpromisoagatik». Euskal Herriarentzat «eredu» direla azpimarratzen da.
Etorkizuna erabakitzeko eskubidea, jomugan
Ildo berean, etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen da, «estaturik gabeko nazio guztiek duten eskubidea»
Azkenik, adierazpen hori Kataluniako Generalitatera, Parlamentera eta Independentziaren aldeko Udalerrien Erakundera (AMI) bidaltzeko gonbidapena egiten du.