NAIZ

Belen Gonzalez euskal preso politikoa zendu da Donostiako ospitalean

Belen Gonzalez Peñalva euskal preso politikoa gaur goizeko lehen orduan zendu da Donostiako Onkologikoan. 2009tik etxean zegoen lazkaotarra, gaixotasun larriaren ondorioz.

Belen Gonzalez Peñalva gauean hil da Donostian, gaixotasun luze baten ondorioz. Preso lazkaotarra ETAko ordezkari izan zen Estatuarekin eginiko bi negoziazio prozesutan: 1987an eta 1999an. 1999 urtetik preso zegoen Belen Gonzalez, azken zortzi urteotan etxean, espetxealdi arinduan, bere gaixotasuna dela-eta.