Jon ORMAZABAL

Kexarik ez, baina alde handiak hautatutako pilotetan

Kontrastez betetako finala izango da igandekoa, Urrutikoetxearen fidagarritasunaren eta Altunaren artearen, orainaren eta geroaren artekoa; eta materialean ere izango da alderik.

Bizkaia pilotalekuak 2011. urtean ateak ireki zituenetik, sekula ez omen ziren Miribilla auzoko pilotalekuko 3.000 eserlekuak horren azkar agortu. Prezioen jaitsierak, noski, izango zuen zerikusirik, baina atzo Joserra Garaik, pilotalekuaren arduradunak, GARAri adierazi zionez, baita pilotariek ere. «Beldur ginen, Aimarren eta Irujoren ondoren zulo bat geratuko ote zen, baina argi dago esku pilota profesionala osasuntsu dagoela eta atzetik datozen pilotari hauek ere badutela erakarmen ahalmenik». Asko izan omen dira azken orduetan jaso dituen sarrera eskaerak, baina astelehenetik erabat agortuta daude eta atzo intentzio horrekin frontoira gerturatutako batek baino gehiagok finalistak material aukeraketan bertatik bertara ikustearekin konformatu behar izan zuten –mordoxka bat bildu ziren, eguraldia lagun–.

Enpresetako ordezkariak ere pozarren ziren finalak izandako erantzunarekin eta Urrutikoetxeak eta Altunak finalerdietan erakutsitako maila ikusgarria jotzen dute pilotazaleen erantzunaren arrazoi nagusitzat.

Dudarik ez da, Lekunberrin gertatutakoa gertatuta ere, txapelketako bi pilotaririk onenek neurtuko dituztela indarrak igandean, baina bizkaitar eta gipuzkoarren arteko betiko lehia horrek eta enpresen arteko lehiakortasunak ere jarri dute euren aletxoa ikusmin horretan. Pilotariak ere, jokoz bezain desberdinak dira izaeraz eta horrek ere ematen dio bere xarma igandeko kirol lehiari.

Hautaketa lasaia

Espektakuluaren garai hauetan, tarteka beharrezkoa izaten da polemika apur bat giroa berotzeko, baina oraingo honetan ez da horren beharrik izan eta sarri pizgarri izan ohi den materialak ere ez zuen aitzakiarik eman.

Enpresek jarria zuten halakorik ez gertatzeko euren aletxoa, finalerako lehen galbahea, urriaren 25ean, oraindik finalistak nortzuk izango ziren ez zekitela, eginda. Honekin enpresa bakoitzak bere izarraren alde jotzen duen susmoa murriztea lortu dute eta Martin Alustizak estreinaldi erosoa izan du material hautatzaile postuan izan duen lehen finalean. Segurako pilotari ohiak izan zuen bere etxean –berogailurik gabeko gela batean– atzo bi pilotariei aukeran jarri zien hamarreko sorta eta beste kutxa desberdin batean izango den arren, gela berean gordeko ditu, igandera arte, bi finalistek atzo apartatutako laurak.

Eta kexarik ez zuten piztu pilota hauek, baina argi utzi zituzten bakoitzak igandeko finalerako dituen asmoak. «Ez da inolako arazorik izan materialarekin, bakoitzak berarentzat onak direnak aukeratu ahal izan ditu. Nireak biziagoak dira, lurretik gehiago ibiltzen direnak dira, baina pilotak ez dira aitzakia», azaldu zuen 105,8 eta 106,2 gramoko pilotak aukeratu zituen Mikel Urrutikoetxeak. Pisuan ez ziren oso desberdinak izan Altunak aukeratutako 105,9 eta 106,1ekoak, baina amezketarrak ez zuen horren azkar topatu bere gustuko materiala. «Lehenengo bost edo seiak ez zaizkit gustatu, baina bai azkeneko hirurak eta bi aukeratu ditugu. Gaur mota gehiagoko pilotak topatu ditut, beste batzuetan nahi ditudanetako gehiago izan dira eta bukaera arte ez ditugu topatu».

Hala ere, gipuzkoarra ez zen aurkitutakoarekin haserre. «Nik ere nire gustukoak baditut. Bereak nireak baino dezente biziagoak dira, ez dut esango txarrak direnik, baina oso desberdinak dira eta bereak bote gehiago eta urrutirago joaten direnak dira», azaldu zuen Altuna III.ak.

Argi dago, beraz, bakoitzak jokoa bere eremura eraman nahi duela eta Mikel Urrutikoetxeak pilota frontisetik urrun erabili nahi izango duen bitartean, Altunak nahiago duela motzean ibili. Hori da, behintzat, teoriak dioena, nahiz eta gero finalaren ezaugarri bereziek beste norabait eraman dezaketen jokoa.

 

Apustuak, gorri

Pilotari asko dira, faborito izatea baino nahiago dutenak epailearen txapak lehen sakea eurei ematea, baina momentuz, dirua gorri xamar dago, 100-60ri, Urrutikoetxearen alde. Bizkaitarrak ez du uste «inondik inora» hori hala denik; bai, ordea, Altuna III.ak. «Jende askok, eta baita bere prestatzaileek ere, esaten dute orain bezala ez dela inoiz egon eta uste dut faborito garbia dela bera».

 

«De momento estoy tranquilo, en la final ya tendré el gusanillo»

Mikel Urrutikoetxea da la sensación de tenerlo todo bajo control. Incluso sus molestias en el dedo anular de su zurda parecen haber remitido casi por completo, aunque el domingo seguirá con el dedal de protección. «Llego bien, con ciertas molestias en el dedo, pero si no me impidieron jugar en semifinales, ahora, con dos semanas más, muchísimo menos. No cambiaré nada y jugaré con la protección, más que nada por miedo, quizá para el Parejas ya iré quitándolo», apuntó.

Los compromisos han sido muchos y la hora de la verdad está cada vez más cerca, pero el de Zaratamo fue rotundo a la hora de negar estar nervioso. «De momento no, luego el día del partido seguramente tendré ese gusanillo de jugar la final y todo eso pero de momento, la verdad estoy centrado en lo mío, en mis entrenamientos, con la misma vida».

Eso sí, insistió en que esta final le hace la misma ilusión que la primera e incidió en que no se ve, «para nada», favorito.J.O.

 

«Urruti siempre da su 80% y el 80% de Urruti es muchísimo»

Que Mikel Urrutikoetxea sea el claro favorito para casi todos, incluso para él mismo, no le ha restado un ápice de ilusión a un Jokin Altuna que cree en sí mismo. Eso sí, sabe de la dificultad de la empresa y de que el rival no le regalará nada. Sabe que esa ecuación de jugar mal pero ganar, de los más resultadistas, no es posible el domingo. «Hay pelotaris más irregulares con los que se puede dar, pero Mikel es muy regular. Siempre da su nivel, siempre da al menos su 80% y el 80% de Urrutikoetxea es muy muy grande», analizó.

De todos modos, tiene muy claro que, «cuando piensas demasiado en el rival no haces tu juego y he visto que, cuando consigo hacer lo mío, les hago daño. Si no consigo hacerlo, mala señal, si lo hago tendré mis opciones. Si hago uno de mis mejores partidos tendré opciones de ganar aunque incluso entonces será complicado».

Se tomó con humor algún titular de entre semana, destacando que se «crece» en las grandes citas, «he tenido de todo», pero no escondió que le «motiva jugar ante 3.000 personas y en su casa».J.O.