Euskararen alde plazak bete ziren Tolosaldean, baita berri bat inauguratu Arrasaten. Enparantzetako hotzetik ihesi, askok barruko goxoan bapo ospatu zuten eguna eta kirol munduan ere oihartzuna izan zuen gure hizkuntzaren aldeko egunak. Hemen sarean aurkitu ditugun zenbait ekimen:
Gasteiz Euskaraldia berotzen hasi da Euskararen Eguneanhttps://t.co/nrwHJGqH6Q #EuskararenNazioartekoEguna #euskarareneguna #euskarazbizi @ArabakoALEA aren bidez. pic.twitter.com/UNHt689BdJ
— Gorbeia Euskadi (@GorbeiaEuskadi) 2017(e)ko abenduak 3
Gasteizen argia eta beroa eman nahi izan ziote euskarari, mila kandela baino gehiagorekin, 'Euskaraldia' hitza piztuta. Kandelen mosaikoa behin amaituta, kalejiran joan dira ehun bat lagun Oihaneder Euskararen Etxeraino. Bertan, ALEA aldizkariz egindako Erronken zuhaitza inauguratu dute, bertan euskararekin lotutako desirak, proposamenak, aldarrikapenak eta erronkak zintzilikatu eta gainontzeko euskaldun eta euskaltzaleekin konpartitzeko.
365 egun euskaraz #EuskaraEguna #Euskarak365egun #30egunEuskarazAiaraldean #Amurrio pic.twitter.com/fNtCgLdcb9
— Txerra Molinuevo (@TxerraMolinuevo) 2017(e)ko abenduak 3
Amurrion ere suaren beroa erabili zuten euskara goxatzeko.
"Tolosaldean euskarak 365 egun!!" esaldia osatu dute Tolosaldeako herriek. Tartean dira Amasa-Villabona, Zizurkil, Aduna, Larraul eta Asteasu #euskarareneguna #euskarak365egun https://t.co/wM5w9KbIhw pic.twitter.com/YIRFLNJpa1
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) 2017(e)ko abenduak 3
Tolosaldean, aldiz, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, eskualdeko 28 herriek egitasmo bateratua egin dute eta Tolosaldean euskarak 365 egun!! leloa, hizkiz hizki, osatu dute herri bakoitzeko plazetan.
Agiñako mural pintaketa...#EuskararenNazioartekoEguna #EuskararenEguna pic.twitter.com/twEQvL491j
— Agiñatik... (@Agiatik1) 2017(e)ko abenduak 3
Agiñan mural pintaketa egin zuten herria euskararen eguna ospatzeko.
Inauguratu da euskararen plaza Arrasaten #Euskarak365egun #EuskararenNazioartekoEguna pic.twitter.com/HS2KZ4t8aN
— Eneko B. Mondragon (@Barberenea) 2017(e)ko abenduak 3
Arrasaten, ostera, euskarak badu plaza. Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, aste osoan zehar izandako ekimenei amaiera borobila eman zioten atzo, Euskararen plaza inauguratuta. Eskuter txapelketa, bertso-rap emanaldia, eta kaxaz osatutako horma-irudien erakusketa izan ziren bertan, besteak beste.
Bilbin, eguraldiari aurre eginez, sardinak latan bezala baina gogoz eta umore onez #EuskararenNazioartekoEguna ospatzen @XakeEspazioa pic.twitter.com/H2cVI5pPmo
— uxua olalla (@uxuaola) 2017(e)ko abenduak 3
Bilboko Bilbi auzoan eguraldi zatarri aurre eginez, barruko goxoan ospatu zuten euskararen aldeko eguna. Bazkari ederra egin zuten Xake Espazioan. Baita Eibarren ere.
Herri bazkaria #Eibar-en. #Euskarak365egun #akebai @etakitto pic.twitter.com/offd3FkyGQ
— Josu Mendicute (@jmendicute) 2017(e)ko abenduak 3
Kirol munduan ere euskararen alde egin zuten atzokoan. Euskararen alde agertu zen adibidez, Bera-Bera eskubaloi taldea atzoko partidaren atarian.
Gaur euskararen eguna dela eta bi taldeak elkarrekin partida atarian pic.twitter.com/0gvzj10FIN
— SUPER AMARA BeraBera (@BalonmaBeraBera) 2017(e)ko abenduak 3
Gizonezko lehen mailan aritzen diren euskal taldeak ere gogoan izan zuten gure hizkuntza atzokoan.
Euskarak 365 Egun. #Abenduak3 #EuskararenNazioartekoEguna pic.twitter.com/mSHpWjz2Rz
— Athletic Club (@athletic_eus) 2017(e)ko abenduak 3
#EuskararenEguna | Para nuestras porteras del #AlavésGloriosas y para Gaizka, hoy es un día normal. / Gure atezainentzat eta @GaizkaYugueros-entzat egun arrunta da gaurkoa. Gaur eta beti Euskaraz! #Euskarak365egun pic.twitter.com/Gn9z1GZvzH
— Deportivo Alavés (@Alaves) 2017(e)ko abenduak 3
Guk ere #euskararennazioartekoeguna ospatu nahi dugu. Abestu ezazu Eibarren ereserkia, bideoz grabatu eta guri bidali! Kamixetak, bufandak eta beste opari askoren zozketan parte hartuko duzu! pic.twitter.com/93RSlMGCQ2
— SD Eibar (@SDEibar) 2017(e)ko abenduak 3
Errealean euskaraz jokatu nahi dutela jakinarazi zuten bideo baten
Realean euskaraz jokatu nahi dugu!!! #RealSociedad #EuskararenEguna pic.twitter.com/hy2tepIspU
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) 2017(e)ko abenduak 3
Horren ezagunak ez diren kirol taldeek ere bat egin zuten Euskararen Nazioarteko Egunarekin
@Zarautzfutbola ere EUSKARAren alde! Gora #Euskara! #EuskararenEguna2017 #EuskararenNazioartekoEguna #Euskarak365Egun pic.twitter.com/vXK1v4rRfn
— Zarautz KE Futbola (@Zarautzfutbola) 2017(e)ko abenduak 3
Futbolean ere NESKA-MUTILAK EUSKARAren alde! Gora #Euskara! #EuskararenEguna2017 #EuskararenNazioartekoEguna #Euskarak365Egun pic.twitter.com/V0zX2mIJln
— Zarautz KE Futbola (@Zarautzfutbola) 2017(e)ko abenduak 3
Habanan, Kubako hiriburuan ere ospatu zuten Euskararen eguna. Uharteko eta Euskal Herriko ehun pertsona baino gehiago hurbildu ziren Habanako Unibertsitateko Euskal Hizkuntz eta Kultura Katedrak, Etxepare Institutuak eta Habek antolatutako ekitaldira. `La Casa de la Bombilla Verde´ lokalean, aipatutako Katedrako eta Habeko ikasleen, bertsolarien eta Kubako abeslari garrantzitsuak diren Adrián Berazain, Ray Fernández, Maygre eta Jorge Iván (Jade taldekoa), Ramón Díaz eta Danieuris Moyaen emanaldiak egon ziren.
Valentzian bildutako euskaltzaleak, ostera, Xabier Zabalaren “Koloretako maleta” abestia abestuz ospatu zuten eguna
#EuskararenEguna #EuskararenNazioartekoEguna Valentzian.
— euskaltzaleok (@euskaltzaleok) 2017(e)ko abenduak 3
Xabier Zabalaren Koloretako maleta abestia izan dugu Valentziako lagunen aho eta bihotzetan. Ederra. @katxiporreta @naizplus pic.twitter.com/DGRnRv4wIE