NAIZ

Zaporeak diruz laguntzeko bideoa zabaldu du Baserriberri jatetxeak

Iruñeko Baserriberri jatetxearen bideo honen ikustaldi bakoitzeko xentimo bat bideratuko da Zaporeak Proiektuari.

Iruñeko Baserriberri jatetxeak bideo dibertigarria ekoiztu du gain gainean ditugun Gabonei begira. Trikiti eta panderoa hartu eta Kupela taldeak txakolinari eskaini dion abestia erabili dute bideoaren musika banda gisa. Kameraren aurrean ostera, sukaldean maisu eta maistra diren langileak ageri dira, dantzan eta kantuan, umore ona zabalduz.

Bideoaren berezitasuna baina, helburua da, izan ere, bideoak duen ikustaldi bakoitzeko Iñaki Andradasek zuzentzen duen jatetxeak xentimo bat bideratuko du Zaporeak Proiektuari. Hartara, errefuxituaek Gabonetan ere jateko aukera izatea nahi dute.

Youtuben dagoeneko 40.000 ikustaldiak gainditu eta sare sozialetan ere harat eta honat dabil dantzan.