![Julen Simón Iriarte iruindarra Rubik kuboarekin oso trebea da. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/381/499/article_main_landscape/cubo.jpg)
Ekitaldirako hilabete falta bada ere, izen-emateek ia lehen edizioko kopurua erdietsi dute (iaz 65 partaide izan ziren). Guztira 100 partaiderendako lekua izango da, eta txapela, trofeoak, dominak eta diplomak banatuko zaizkie irabazleei. Halaber, izena ematen duten guztiek txapelketako poster bat eraman ahal izango dute, eta partaideen artean gaur egun merkatuan dauden kuborik onenetako batzuk zozketatuko dira (batzuen balioa 50 eurokoa da).
Kuboaren Munduko Elkarteak (WCA) erregulatutako txapelketa bat da honako hau, eta Rubik Kuboaren Espainiako Elkartearen (AECR) laguntza du, zeinek 18 modalitate ofizialetako 13 jasotzen baititu munduko buru-hausgarririk salduenarekin lehiatzeko. Une hauetan eskari gehien duten hiru modalitateak honako hauek dira: kubo tradizionala (53 lagunek eman dute izena), 2x2x2 kuboa (45), eta piramide-formako Pyramix buru-hausgarria (44). Eskainitako hiru modalitate ‘itsuetan’ interesa duten 40 lagunek eman dute izena, eta horien artean “Rubik itsu anizkoitzean” 12 lehiakide daude jada. Bost partaidek modalitate guztietan eman dute izena. Generoaren arabera, izena eman duten 54 lagunetatik 47 gizonak dira eta 7, emakumeak.
Rubik Iruña Open 2018 txapelketan parte hartu nahi dutenek oraindik ere izena eman dezakete. WCAren webgunera jo behar da eta formulario txiki bat bete. PayPal plataformaren bidez izen-ematearen kostua ordaindu: zazpi euro lehenbizikoz izena ematen dutenek, eta bost euro elkarteko kideek. Izena ematen duen egunetik bertatik aurrera edozein partaide WCAko kide bihurtzen da, alta egiten baitu erakundean. Galdetegiaren datuekin erakundeak ID pertsonal bat irekiko die webgune horretan, eta haren bidez edozein txapelketaren emaitza ofizialak kontsultatu ahal izango dituzte, bai eta erabiltzailearen postua txapelketen sailkapen nazionalean, kontinentalean zein mundukoan.
Lehiakide bakoitzak zein modalitatetan lehiatu nahi eta puzzle horiek eraman beharko ditu, kontuan hartuta edozein marka edo modelo onartzen dela, webgunean kontsultatu daitekeen Erregelamenduak espresuki debekatzen dituenak salbu. Txapelketa hasi baino lehen, lehiakideek aukera izango dute kronometro ofizialarekin trebatzeko, Gaztediaren Etxean bertan. Lehiaketa hauetan ohikoa den moduan, antolaketak Iruña open 2018ko edozein partaide deitu ahalko du epaile zein nahasle gisa jarduteko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)