NAIZ

TAOko langileen aldarrikapenekin bat egin dute EH Bildu eta Udalberrik

Bruno Zubizarretak (EH Bildu) bitartekari lana egin dezala eskatu dio udal gobernuari eta Amaia Arenalek (Udalberri) gogorarazi du udalak ikuskatu egin behar duela enpresa pribatu bati eskaini zaion (37 milioi euroko aurrekontuarekin) zerbitzu publiko baten kudeaketa.

Urtarrilaren 2tik greban dauden Bilboko TAO zerbitzuko langileekin bat egin dute EH Bildu eta Udalberri-Bilbao en Comun udal taldeak. UTE Eysa-Cycasa enpresaren esku dago zerbitzua eta batzordeak asteazkenean jakinarazi zuen beraiek helarazi duten eskakizun nagusia kaleratutako 7 langileak berriz kontratatzea dela. Bruno Zubizarretak (EH Bildu) bitartekari lana egin dezala eskatu dio udal gobernuari eta Amaia Arenalek (Udalberri) gogorarazi du udalak ikuskatu egin behar duela enpresa pribatu bati eskaini zaion (37 milioi euroko aurrekontuarekin) zerbitzu publiko baten kudeaketa.