NAIZ

(H)ilbeltza, krimena huts egitea da

Datorren astelehean hasi eta igandera arte euskal nobela beltzaren astea izango da Nafarroako Baztan eskualdean.

Baztanen datorren astean izanen da (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea. Egitarau oparoa prestatu dute urtarrilaren 15ean hasi eta 21an amaituko den egitasmorako eta liburu aurkezpenak, zinema, solasaldiak, susmagarrien gaua eta antzerkia izango da nagusi Nafarroako Baztan eskualdean.

Bira Produkzioak ekoiztutako spot honekin Baztanera hurbiltzeko deia egin nahi dute sare sozialetan, izan ere, «krimena huts egitea da».

Urtarrilaren 15ean, astelehenarekin, “Telleria eta gero, zer?” Ernesto Prat Urzainkiren nobelaren aurkezpenarekin abiatuko da egitaraua Arizkungo liburutegi beltzean. Urtarrilaren 20an, larunbatarekin, ospatuko dute egun handia. Mahai ingurua izango da goizean, ondotik bazkaria Erratzun, bazkalondoan zenbait liburu aurkezpen izango dira eta akitzeko Susmagarrien gaua izanen da.

(H)ilbeltzaren inguruko INFO + Patxi Gaztelumendiren artikulu honetan.