NAIZ

«Kontuz, margotutako recien-a»

Twitterreko @jozulin erabiltzaileari ikusi diogu argazkia. Pareta margotu berria dagoela-eta, herritarrak ohartarazi nahi ditu gaztelera garbian irakurri daitekeen afixaren zatiak. Euskaraz, ordea, mezua ez da hain garbia.

@Martin_klitto twitter erabiltzaileak gaineratu bezala, itzulpena egiterako orduan euskaldun bati galdetu edo hiztegian begiratu beharrean, Twitterren begiratuko zuen itzultzaile xelebre honek. Izan ere, ez da lehen aldia hanka sartze bera ikusten dugula.