Zubietako erraustegiaren aurkako mugimenduak, honi atxikita doan bost kilometroko goi tentsioko linea berria eta honek «inguruko naturari eta herritarroi» eragingo dien kaltea salatu du. 40 metroko zabaleran eraikiko dira 132 kilovolteko potentziako zutabeetatik aterako dute argindar sarera zaborrak errausteagatik sortuko den energia.
Hau salatzeko, mendi-martxa bat egin dute Azkortera eta ondoren Orio eta Lasarte artean manifestazioa ere egin dute. «Laster hasiko dituzte lurren desjabetzeak. Erraustegiaren obrak, berriz, martxan, korrika eta presaka dabiltza agintaldi honetan amaitu nahain. Ez da amore emateko garaia, ordea. Lanean jarraitu behar da, eta borrokan», adierazi dute.
«GHK-k, Diputazioak, Jaurlaritzak, denek bat egin dute Buruntzaldeko herritarron osasunari kalte itzela egin diezaiokeen erraustegia inposatzeko. Pankartak ere ez zaizkie gustatzen», gehitu dute. Hala ere, horren aurrean atsedenik ez dute hartuko berretxi dute «erraustegi toxikoa eta harekin batera eraiki nahi dituzten azpiegitura guztiak, besteak beste, goi tentsioko linea, gelditu arte».