![Arte Ederren museoa. (Bilboko Udala)](/media/asset_publics/resources/000/468/076/article_main_landscape/456517_Bellas_Artes_original_imagen_0.jpg)
Bilboko Udalak 1.707.000 euroko diru-laguntza emateko akordioa sinatzea adostu du Arte Ederren Museoaren Fundazioarekin, 2018ko jardueren programa garatzeko.
Komunikabideetara bidalitako oharrean azaltzen duenez, Udalak hirian antolatzen diren kultur ekimenak sustatzeko eta laguntzeko daukan konpromisoari erantzuten dio diru laguntzak eta nabarmentzen duenez kultura hiriko «garapen ekonomikorako eta atzerrian kokatzeko tresna bat» da «Bilboko gizartea garatzeko ezinbesteko osagaia izateaz gain».
Ildo horretan, Udaletik azpimarratu dutenez Arte Ederren Museoa Fundazioak euskal kulturaren garapenaren inguruan egiten du lan eta bere helburua da Arte Ederren Museoko antzinako artearen, arte modernoaren eta arte garaikidearen bilduma biltzea, kontserbatzea, aztertzea eta erakustea da.
Horrez gain, Fundazioak zerbitzuak mantentzen ditu eta kalitatezko jarduerak sustatzen ditu, gizartearen hezkuntzan modu erabakigarrian laguntzeko eta hiriko balio kulturalak proiektatzeko.
2000ko azaroaren 15ean, Museoaren jabeak diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua da Bilboko Arte Ederren Museoa osatzen duten elementuak sustatzea eta garatzea da. Patronatuko presidente karguak urtebeteko iraupena du, eta txandaka egiten da hiru patrono fundatzaileen artean. Aurten, 2018an, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea da presidentea.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)