Haize zurrunbilo indartsuak tornado bat eragin zuen atzo arratsaldean Zarautzen. Hodeietatik itsasora doan eta bere baitan biratzen duen haize-zurrunbilo bortitzaren itxura duen fenomeno meteorologikoa da tornadoa eta bideo honetan ikusi daiteke. Youtuben Rekadista izena duen kanalera igo du zarauztar batek, eta bertan aitortzen duenez, bere etxetik grabatu zituen irudiak ostegun iluntzean.
Kostaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri zegoen ostegun arratsalderako Zarautzen. 3,5-4 metroko olatu handiek kostaldea jo zuten, tarteka malekoia gaindituz. Gaurko ere abisu horia dago iragarrita Zarautzen, goizez zein arratsaldez.
Eguraldiaren iragapena herriz herri ikusteko: naiz.eus/eguraldia.
Monde
«La ministra Robles me dijo que pasemos página, que nos olvidemos del ‘caso Almería’»
Pays Basque
«Si a mi mujer le llega a patear un ultra habrían salido todos en tromba a condenar»
Pays Basque
El Monumento a los Caídos de Iruñea abre sus puertas por un día
Musique
60 urteko ibilbideari bukaera ematea erabaki du Benito Lertxundik
Musique