![Gaztearen izena daraman plazatxoan egin dute omenaldia. (@goikodeustu)](/media/asset_publics/resources/000/469/205/article_main_landscape/yolanda_gonzalez.jpg)
Deustuibarraren bihotzean, Yolanda Gonzalezen omenezko plazan, elkartu dira bere lagun eta senideak haren bahiketa eta ondorengo heriotzaren 38. urteurrenean. «Nazkagarria hilketa, eta nazkagarria bezain lotsagarria hiltzaileen urteetako inpunitatea», salatu dute omenaldia hastearekin batera.
Omenaldia egin nahi izan diote «gazte inkonformista» hari. «Gure auzokidea hil zuten gazte euskalduna zelako, ikasle borrokalaria zelako, langileen eskubideen alde egiteagatik. Beste hainbatek bezala, gizarte justuago batean amesten zuelako», azpimarratu dute.
19 urte baino ez zituen Gonzalezek heriotzara eraman zuten gertakariak jazo zirenean, baina omenaldia nabarmendu nahi izan dutenez biziro bizi izan zituen 19 urte horiek: «Ikasle bezala, langile bezala; finean, gizaki bezala ditugun eskubideen alde».
«Bere ahotsa amatatu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu», aldarrikatu dute, omenaldia bera egunerokorako energia bilakatu dadila eskatuz: «Izan ere, ez dugu ahaztu behar omenaldirik onena erosokerian ez erortzea eta borrokarako zuen grinari eustea izango dela». «Bidean elkartuko gara» batekin amaitu dute ekitaldia.
Deustuibarran recuerda a su vecina Yolanda González Martín en el 38° aniversario del secuestro y muerte a manos de ultraderechistas vinculados a los aparatos del Estado. pic.twitter.com/xapVasMfN6
— agustin goikoetxea (@goikodeustu) February 4, 2018
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)