NAIZ

Frackinga erabiltzeko baimenak bertan behera uzteko eskatu diote Lakuako Gobernuari

Berrizu eta Fracking Ez plataformek ohartarazi dute Auzitegi Konstituzionalak frackinga mugatzen duen EAEko legearen bi artikulu baliogabetu ondoren berriro ere teknika hori erabiltzeko saiakerak izan daitezkeela. Lakuari eskatu diote indarrean dauden baimen guztiak bertan behera utzi ditzala eta Shesha erakundea desger dadila.

Fracking Ez eta Berriztu plataformetako ordezkariak, gaurko agerraldian. (@Ion_Salgado)
Fracking Ez eta Berriztu plataformetako ordezkariak, gaurko agerraldian. (@Ion_Salgado)

Berrizu eta Fracking Ez plataformek agerraldia egin dute, Auzitegi Konstituzional espainolak Gasteizko Parlamentuak onartu zuen frackinga murrizteko legearen bi artikulu baliogabetu dituela-eta beren irakurketa egiteko.

Gogoratu dutenez, lege hori 103.589 sindadurez babestutatako herri ekimen legegile bateteik abiatu zela, «gizartearen frackingaren aurkako gaitzespen zabalaren» erakusle. Horregatik, «onartezintzat» jo dute Estatuko Gobernuak «zulatuak izan daitezkeen eremuetako biztanleen borondatearen gainetik pasatzea».

Legearen bi artikulu baliogabetuta, Auzitegiak frackinga erabili nahi dutenei bidea errazten diela uste dute, izan ere, gogora ekarri dute legeak ez duela frackinga debekatzen, baizik eta ingurumenaren babeserako neurri osagarriak ezartzen ditu eta teknika horren erabilera era zehatz batean arautzen du, EAEren eskuduntza izanik.

Mikel Casadok eta Amagoia Muruak oharatarazi dute berriro ere frackinga erabiltzeko saiakerak izan daitezkeela, eta horregatik adi egoteko deia egin dute. Izan ere, Lakuako Gobernuak eta Shesha erakundeak oraindik baimenak indarrean mantentzen dituzte. Gobernuari baimen horiek bertan behera uzteko eskatu diote eta erregai fosilen eta gasaren apustua alde batera uzteko eskatu diote, eta Shesha erakundearen desagerpena ere aldarrikatu dute.

«Sheshak desagertu behar du eta EVEk egiazko trantsizio energetikoa lortzeko lan egiten duen erakunde bat izateko eraldatu behar du, efizientzia, kontsumoa murriztea eta energia berriztagarrietan oinarritzen den eredua bultzatuz», nabarmendu dute.