naiz
Bilbo

Ehunka lagun atera dira Bilboko kaleetara lan istripuak salatzera

Ehunka lagun bildu dira Lakuak Bilbon duen egoitzaren aurrean, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta, lan istripuak salatu eta aurreko astean Bizkaian zendutako lau langileen senideei elkartasuna adierazi asmoz.

Azken asteetako lan istripuak salatu dituzte Bilboko kaleetan. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
Azken asteetako lan istripuak salatu dituzte Bilboko kaleetan. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta, ehunka lagunek parte hartu dute Bilbon Lakuak duen egoitzaren aurrean egin den ekitaldian azken egunotako lan istripu hilgarriak salatzeko eta iragan astean Bizkaian zendutako lau langileren senitartekoei elkartasuna adierazteko.

Adolfo ‘Txiki‘ Muñoz, ELAko i«utzikeria politiko etsigarria» salatu du eta bere esanetan, lan istripuei aurre egiteko «Lan Ikuskaritzek eta Osalanek ez dutela nahiko baliabiderik lan istripuei aurre egiteko».

Datuekin ere indartu ditu bere hitzak. «Azken urteotan istripuen ondorioz baja hartu duten langileen kopuruak gora egin du, lan istripu erdiak lehenengo bi hilabetetan gertatzen dira eta lan kontratuen erdiak hilabeteko iraupena baino gutxiago dute», gehitu du.

Ibilbidean, patronalaren kontrako oihuak entzun dira eta lanetik «bizirik» bueltatzeko nahia eta eskubidea aldarrikatu dituzte.