NAIZ
MADRID

5-2 eta etxera

Itxurarik gabeko lehen minutu batzuen ostean kolpe latza jasota dator Reala Madrildik Euskal Herrira bueltan. Lehen minutua betetzerako jaso dute txuri-urdinek lehena eta bata bestearen atzetik ondoren denak errenkadan. Azken ordu laurdenean sortutako arrisku aukerek atondu dute markagailua. [Sailkapena eta xehetasunak]

Ronaldo Rulli atzean utziz. (GABRIEL BOUYS | AFP)
Ronaldo Rulli atzean utziz. (GABRIEL BOUYS | AFP)

Ahazteko moduko lehen zatia eginda porrot gogorra jasan du gaur Realak Madrilen. Lehen minutua betetzerako sartu du zurien lehena Vazquezek. 27an iritsi da Ronaldoren lehena 2-0ekoa jartzeko eta 34ean Kroosek 3 eta 0koa jarri du markagailuan. 37an zurien laugarrena atsedenerako 4-0 gogor batekin iristeko.

Bigarren zatian itxura zertxobait hobetuta baina aukera askorik gabe jardun dute Eusebioren mutilek. Esperantzarako argi txiki bat 74an, Bautista gazteak Realaren lehena egin duenean. Ez du asko iraun ilusioak, ordea, Ronaldok hat trick-a sinatu baitu sei minutu beranduago.

83an Illarramendik markagiluari itxura pixka bat emateko balio izan duen gola.

5-2 beraz, ahaztu eta etxera.