Sailkapena ziurtatuta izateak ez ditu bere bidetik atera Elezkano II.a-Rezusta eta Altuna III.a-Martija eta Aspeko bi bikoteek garaipen argiak lortu dituzteBilbo eta Iruñan jokatutako partidan.
Bizkaia pilotalekuan liderrak oso faborito irten dira eta partidaren ekimena uneoro eurena izan da Artola eta Ibai Zabalaren aurka. Zaratamokoa eta Bergarakoak maila ikusgarria lortu dute txapelketak aurrera egin ahala eta erritmo desberdintasun hori nabarmena izan da lehiaketan sartu berri diren Artola eta Ibai Zabalaren aldean (22-15).
Iruñan ikusmin handia piztua zuen txapelketako bi aurrelaririk onenen arteko lehiak eta pilotazaleak gustura irten dira Labritetik, nahiz eta markagailuan oreka gehixeago eskertuko luketen. Goizuetakoak eta Amezketakoak gauza ikusgarriak egin dituzte, baina partida atzean apurtu da. Ondo ekin dio lehiari Ander Imazek, Aimar Olaizolak aukerak izan ditu eta 8-2 ere aureratu dira Asegarcekoak. Hala ere, azkar erantzun dute gazteek. Pixkanaka Martijak gora egin du bere jokoan, oiartzuarra erabat dominatzera pasa da eta Altunak ez du barkatu.