NAIZ+

‘Gurea da garaipena’, Negu Gorriak (2001)

Rodriguez Galindok jarritako salaketaren aldeko emaitza ezagututa ebazpena ospatzeko kontzertu sail txiki bat antolatu zuen Negu Gorriak taldeak 2001eko otsailaren 23, 24 eta 25ean. 

Astelehena zen 2001eko otsailaren 26a ere, eta a zer nolako astelehenarekin ekin zioten egunari milaka euskal herritarrek! Bezperan, Negu Gorriak taldeak antolatutako ospakizun kontzertuetako azkena izan baizen Donostiako belodromoan. 

Asteburuan ekarri du gogora ordukoa Fermin Muguruzak Twitterren, «Geurea izan zen garaipena! 2001-II-23/24 Negu Gorriak gara betirako gogoan!» mezuarekin eta Donostiako kontzertuetako bat jasotzen duen bideoa hedatuz (goian ikusgai).

Hilabete lehenako baieztatu zen 200ko ekainean Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia, Rodriguez Galindo guardia zibilak taldearen aurka jarritako kereilak ez zuela aurrera egingo. ‘Ustelkeria’ kantan esaten zirenengatik jarri zuen Galindok taldearen aurkako kereila, 1993an. Lehen instantzian aurrera egin ez bazuen ere, Galindok helegitea jarri zuen eta 1995eko ekainean taldearen aurka ebatzi zuen Gipuzkoako Auzitegiak. Urtebete beranduago esan zuen agur taldeak, azken kontzertuaren faltan, Galindok ezarritako keireilak bidea amaitzean egitekotan... 2000ko ekainean iritsi zen Gorenaren ebazpena Negu Gorriaken mesedetan eta urtebete beranduago, helegiterako epea amaituta, azken bira berezia iragarri zuen taldeak.


Talde kideak agur kontzertuaren aurkezpenean | Jon URBE

Bi kontzertu ziren egitekoak hasieran, baina lau izan ziren azkenean: iragarri gabeko kontzertu bat Hernanin , hilaren 23an Baionan eta Donostiako otsailaren 24koari beste bat gehitu behar izan zioten, 25ean, jendearen eskari handiagatik. 


Aste horretan GARAren ‘ALGARA’ gehigarria. Baiona eta Donostiako kontzertuetan eskuz esku banatu zen Negu Gorriak taldearen ibilbidea jasotzen zuen gehigarri berezia.