Jon Ormazabal
Tolosa

Urrutikoetxea prest da hurrengo erronketarako (9-22)

Zaratamokoa izan du protagonista ligaxkari amaiera eman dion partida tristeak

Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxea. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxea. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Binakako honetan ez du dagoeneko zereginik, baina bi astez kantxetatik kanpo egon ostean, Mikel Urrutikoetxeak hurrengo erronketarako prest dagoela erakutsi du gaur Tolosan, partida borobila jokatuz. Bera izan da, txapelketari amaiera tristea eman dion partidako albisterik pozgarriena.

Fresko eta indartsu ekin dio partidari zaratamotarrak eta ia berak bakarrik airean ibili ditu iazko azpitxapeldunak. Sotamano ederrak joz eta gantxoa ederki erabiliz, bizkaitarra partidaren jaun eta jabe izan da, aurkariei aukerarik txikiena ere eman gabe.

Gainera, txapelketa on bat jokatu ostean, Mikel Larunbek ez du bere egun izan , denera zazpi pilota eta hiru sake argi utzi ditu eramateke eta partida berehala hautsi da eta amaiera tristea izan du lehen fase honek.