Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 26. edizioa gaur hasi eta martxoaren 22an amaituko da Bilboko BBK Aretoan eta. Aurten 48 gaztek hartuko dute parte. Sariketa Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza atalaren laguntzaz antolatu da.
Sariketa atzo aurkeztu zuten eta, azaldu zutenez, aurreko edizioetan bezala, taldekako formatua izango du lehiaketak. Guztira zortzi taldek hartuko dute parte, eskualde banaren ordezkari (Arratia, Busturia, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta) eta talde bakoitzeko sei bertsolari ariko dira kantuan.
Talde bakoitzeko bertsolariak bi multzotan banatuko dira bertsotan egiteko, adinaren arabera: lehen taldean 18 urte artekoak eta bigarrenean, 18tik 24 urtera artekoak.
Txapelketan lau sailkapen-saio egingo dira: Igorren (gaur), Zallan (martxoak 1), Deustun (martxoak 5) eta Markina-Xemeinen (6). Finalaurrekoak Durangon eta Sopelan izango dira (12 eta 13) eta finala, 22an Bilbon.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)