NAIZ+

Argitxu Noblia, ‘Jakin’ aldizkariaren protagonista

Argitxu Noblia Seaskako sortzailearen ibilbideari erreparatu dio ‘Jakin’ aldizkariak bere 224. zenbakian. 

Ipar Euskal Herrian euskaltzaletasunaren eta abertzaletasunaren inguruan sortu diren ekimen gehienetan parte hartu duen emakumea da Argitxu Noblia, haatik bere izena ez da behar lukeen bezain ezaguna. ‘Jakin’ aldizkariak ostera, bere azken aleko protagonista bihurtu eta Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetaria izan da Nobliak euskal kulturgintzari emandakoak paperera eraman dituena.

Argitxu Noblia Richard (Angelu, 1942) mediku lanetan zela eta lehen semeaz erdituta, berak sortu eta bultzatu zuen Seaskako lehendakari bihurtu zen 1969an. EAJren Ipar Buru Batzako lehendakaria ere izan zen 2008an. Ondoren, alderdia utzi, eta 2012tik Eako kidea da.

 ‘Jakin’  aldizkariak sare sozialetan zabaldutako bideoan Argitxu Nobliaren bizitza jaso du, aldizkarian datorren elkarrizketa sakonaren aurrerapen gisa.