naiz

Belen Gonzalezen agurrarekin lotutako atxiloketak salatzeko elkarretaratze ugari

Oihana Garmendia, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiaren atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan. Lauak aske geratu dira arratsaldeko lehen orduan eta iluntzean ‘Ez gaituzue geldituko’ lelopean elkartu da jendea.

Elkarretaratzeak Euskal Herriko herri eta hiri ugaritan izan dira. (FOKU)
Elkarretaratzeak Euskal Herriko herri eta hiri ugaritan izan dira. (FOKU)

Belen Gonzalezi azaroan egindako agurrarekin lotuta, Guardia Zibilak Oihana Garmendia, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu gaur goizean. Hauek salatzeko, hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Iruñean, 19:30ean elkartu dira PPren egoitza aurrean eta bertan «zuek faxitak zarete terroristak», «hau ez da demokrazia» edo  bezalako oihuak entzun dira.

Donostian ere atera dira kalera, ‘Ez gaituzue geldituko’ zioen pankarta baten atzetik.

Bilbon ehunka lagun bildu dira Arriagako plazan atxiloketak salatzeko eta Gasteizen ere Andra Mari Zuriaren plazara jende ugari gerturatu da. Baina ez dira soilik hiriburutan izan elkarretaratzeak. Gernikanm Santurtzin eta Lekeition ere bizilagun ugarik egin dute protesta, sareetan ikusi ahal izan den moduan.