San Pantaleongo haitzean aurkitzen zen gaztea, Lausako haranean, Burgosen, istripua izan eta amildegira erori zenean. 25 urte zituen, eta bizkaitarra zen. Ezbeharraren berri eman du Gaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuak.
Iragan igande honetan jazo zen ezbeharra, arratsaldeko 17.30ak aldera. Hainbat izan ziren 112-ra deitu zutenak, haztearentzat osasun arreta eskatuz. Antza, konortea galdu zuen gazteak amildegira erori zenean. Horrez gain, sarbide konplikatuko gune batera erori zen gaztea, sorospen lanak zailduz.
112-ko larrialdi zerbitzuak segituan jarri ziren harremanetan Guardia Zibilarekin, eta bonberoen laguntzaz istripua jazo zen gunera gerturatu ziren. Gunean bertan, zauritua suspertzen ahalegindu ziren osasun zerbitzuak, arrakasta handirik gabe baina.
Hainbat hedabideren arabera, Trapagarangoa zen gaztea eta 30 metroko altueratik erori zen. Beste hamar lagunekin batera aurkitzen zen egun pasa San Pantaleongo ermita itxia aurkitzen zela ikustean inguruan ibiltzea erabaki zuten. Orduan, labain egin eta amildegira erori zen zendu den 25 urteko gaztea.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)