Leioako ikasle mugimenduak liburutegi atzean aurkitzen den ikerketa eraikinaren beheko solairu hutsa okupatu du. Ikasle mugimenduaren proiektuei «erantzuteko» baliatu nahi dute eraikina. «Argi dugu unibertsitatea ez dela espazio neutro bat. Bertan ematen diren borrokek muga batzuk dituzte eta hauen bidez ezin dezakegu egungo logikarekin zein osotasunarekin amaitu», adierazi dute ohar baten bidez.
ADI! Leioako Ikasle Mugimenduak liburutegi atzeko ikerketa eraikinaren beheko solairu hutsa okupatu du ikasle mugimenduarentzat. pic.twitter.com/5opOjEbJZ3
— Leioatik! (@Leioatik) April 9, 2018
Gaurko okupazioaren bitartez, azken hilabeteetan ikasle gela bat eta Gurutze Gorriaren «indarrezko desalojoak» ere salatu nahi izan dituzte. «Argi dugu eraso guzti hauek elkarloturik daudela eta unibertsitateak instituzio bezala duen beste aurpegietako bat besterik ez dela», gaineratu dute.
Okupazioaren ondotik, ikasleak deitu dituzte Leioako gune hau defendatzera eta hemendik aurrera bertan martxan jartzeko asmoa duten proiektu deberdinetan parte hartzera.
Hona hemen okupatutako gunearen argazkiak. Seguratak gerturatzen hasi dira; ikasleek barruan jarraitzen dute. pic.twitter.com/BiN5Z6VIA0
— Leioatik! (@Leioatik) April 9, 2018