NAIZ

XIX. mendean Euskal Herrira etorritako bidaiarien iritziak jasotzen dituen erakusketa

«Bidaia XIX. mendeko Euskal Herrian barrena» erakusketak Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuriari, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiari, hasiera ematen dio. Erakusketa apirilaren 10etik maiatzaren 6ra arte egongo da ikusgai Mediateka BBK aretoan.

XIX. mendeko Euskal Herrian barrena erakusketaren aurkezpena.
XIX. mendeko Euskal Herrian barrena erakusketaren aurkezpena.

Erakusketan, Euskal Herrira etorritako atzerriko hainbat bisitariren iritziak jasotzen dira. Bisitari horiek paisaia, jendea, hizkuntza eta ohiturak deskribatu zituzten, 2018ko Gutun Zuria jaialdiko protagonista den Paul David Thoreauk (1817-1862) izan zuen jakin-min berak bultzatuta.

Erakusketak 1789-1936 urte bitartean argitaratutako 23 ale -22 liburu eta grabatu bat- erakusten ditu. Gehienak, 21 lan hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiak utzitako lanak dira. Gainerakoak bilduma jakin batetik datoz. Victor Hugo, Humboldt, Gautier eta Lande-ren idazkietan gako batzuk aurkituko ditugu, bidaiari horiek euskaldunen herriaz moldatu zuten eta alde antropologikoa edo emotiboa ere barnean hartu zituen.

Erakusketa aurtengo Gutun Zurian landuko den gaiarekin bat dator. «Naturara itzultzea, Utopia literarioa ote?» izenburupean jaialdiak, aurten ere, literatura garaikidearen izen handiak bilduko ditu.

Erakusketan jasotako bidaia-kontakizunetan, deigarria da bidaiari erromantikoak etengabe aipatzen duela euskaldunen izaera eta hizkuntzaren zailtasuna. Garai hartako bestseller-en egilea zen G.H. Borrow-ek honela zioen: «Satanasek zazpi urte egin zituen Bizkaian, eta joan egin behar izan zen, ez baitzien bizkaitarrei ulertzen, eta bizkaitarrek berari ere ez».

Beste egile batzuek haurretako oroitzapenetara jo zuten: «Baionan sartu naizenean, hunkitu egin naiz. Baiona haurtzaroko oroitzapena da niretzat. Oso txikia nintzela etorri nintzen Baionara, zazpi edo zortzi urte nituela, 1811-1812 inguruan, gerra handien garaian».

Erakusketak emakume batzuen lanak jaso ditu. Gilberte Reicher-ek, Blanche eta Hélène Hennebutte-k eta Menassade ahizpek (Emiliak eta Anak) beren nortasuna ezkutatu zuten, izenen lehen hizkiak hartuta, obrak errazago argitaratu ahal izateko.

«Bidaia XIX. Mendeko Euskal Herrian Barrena» apirilaren 10etik maiatzaren 6ra arte egongo da ikusgai Medialab 3an, Mediateka BBK-ren 3. Solairuan. Sarrera librea izango da.