![Larunbateko mobilizazioa aurkezteko egindako agerraldia. (@goikodeustu)](/media/asset_publics/resources/000/492/554/article_main_landscape/_goikodeustu.jpg)
Bilboko Auzo Elkarteek larunbaterako deitutako manifestazioan parte hartuko duela iragarri berri du EH Bilduk, beste 200 gizarte eragile eta sindikalek ere bertan izango direla adierazi dute.
Mobilizazio horrekin beste hiri eredu bat aldarrikatuko dute. «Beste Bilbo bat» posible dela uste dute «gizatarriagoa eta sozialagoa».
EH Bilduren ustez, orain auzoen unea heldu da eta auzoak izan behar dira protagonista Bilboren garapenean. Ohar batean azaltzen dutenez, «orain arte hiriak bizi izan dituen aldaketak auzoetan bizi diren askoren esfortzuarekin lortu da. Hala ere, hiriaren garapena ez da inklusiboa izan eta bretxa soziala gero eta ageriagokoa da eta abiadura biko Bilbo bat indartu da».
EH Bilduren iritziz, «aldaketak» beharrezkoak dira, baina ez soilik azpiegituren arloan. «Probreziarekin, prekarizazioarekin edo espazio publikoaren pribatizazioarekin bukatu behar da. Horren aurrean, hiri inklusiboago eta integratzaileago baten alde lan egin behar da, auzokideen erabakitzeko ahalmena indartuz», aldarrikatu dute koaliziotik.
EH Bildutik nabarmentzen dutenez, auzoak eta auzokideak hartzen diren erabakien parte izan behar dira «etorkizunean eragiten diete erabakietan benetako parte-hartze baten alde egin behar da». «Gaur egungo eredua, alegia, goitik behera aldatu behar da», azpimarratzen dute eta larunbateko bilbotarrei parte hartzeko deia luzatzen die.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)