NAIZ

Mercedes autoak ‘renting’ sisteman Udaltzaingoarentzat

Bilboko Udalak ezagutzera eman duenez Udaltzaingoak 35 auto berri izango ditu renting sisteman. Azaldu dutenez, Mercedes clase B Sport Tourer Diesel modeloko ibilgailuak dira eta 2013an erositakoen ordez erabiliko dira.

Bilboko Udaltzaingoaren auto berriak. (Bilboko Udala)
Bilboko Udaltzaingoaren auto berriak. (Bilboko Udala)

Bilboko Udaltzaingoak 35 auto berri estreinatuko ditu datozen egunotan. Hain zuzen ere, ibilgailu horiek zaintzarako eta herritarren segurtasunerako lanetan erabiliko dira hiriko ikuskaritzetan

Ibilgailu berriak kalean daude eta lau urterako alokatu dira. Udaletik azaldu dutenez, ‘renting’ sistemaren bidez autoak etengabe modernizatu daitezke eta horregatik, ibilgailuak erosi beharrea sistema honen alde egin dute.

33 ibilgailu berriek Bilboko logoa eta euskal polizien oraingo ezkutua daukate. Eguzkilorea, polizia-gorputz desberdinak bateratzen dituen ikurra dela azaldu dute. Horiez gain, beste ibilgailu bi hartu ditu Udaltzaingoak, poliziaren beste zeregin batzuetarako erabiliko direnak.

Mercedes clase B Sport Tourer Diesel modeloko 35 ibilgailu dira eta 2013an erositakoen ordez erabiliko dira. Bilboko Udaletik bidalitako prentsa oharrean nabarmentzen dutenez, ibilgailu berri hauek indartsuagoak dira eta eraginkorragoak kontsumoaren eta kutsaduraren aldetik, CO2 emisioen mailak txikiagoak direlako eta kontsumoa ere txikiagoa delako.

Ibilgailu berri hauek aukeratzerako orduan irregulartasunak izan direla salatu dute PP alderditik. Maiatzaren 23an egingo den Udalbatzan kontratazio hauetan «gardentasuna» bermatzea eskatuko diote Udalari.