![Tabako kontsumoa nabarmen jaitsi da EAEn azken urteetan. (Jon HERNÁEZ / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/275/166/article_main_landscape/arp_030529_523057.jpg)
EAEko Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute Tabakorik Gabeko Munduko Eguneko eta Kerik Gabeko Asteko ekitaldiekin. Data baliatuz, Jon Darpon Osasun sailburuak, Miren Dorronsoro Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarekin batera, EAEko tabako egoerari buruzko datu berriak eman ditu ezagutzera Bilbon.
Txostenean jasotako datuen arabera, tabako kontsumoa nabarmen gutxitu da azken urteotan. Gainera, oraindik ere erretzaileak direnek zigarreta gutxiago erretzen dituzte eta erretzaileen arteko %61ak 10 zigarreta baino gutxiago hartzen ditu egunean.
2002az geroztik (%38), erretzaile kopurua pixkanaka behera doa. 2008-2010 urteen artean murrizketa esanguratsua egon zen, %30,5a erretzailea zen orduan, baina, azken urteotan, murrizketa are nabarmenagoa izan da, ehunekoa %22,1era jaitsi arte.
«EAEn tabakoaren epidemiaren aurkako borrokarako dagoen konpromisoaren ondorio: administrazioak, osasun-profesionalak, osasunari lotutako elkarteak, hezitzaileak, gizarte-eragileak, familiak eta abar; beren inplikazioaren eta lanaren bidez, osasunaren eta ongizatearen inguruko programa eta politikak gara daitezke», argitu du Darponek.
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)