NAIZ
DONOSTIA

81 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Azpeitian, traktore baten ondoan

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute ostiral honetan Azpeitiako Eizagirre auzoan, traktore baten ondoan. Hildakoak 81 urte zituen, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Arraltsaldeko 15.00ak pasata Ertzaintzak dei bat jaso du, traktore baten ondoan gizon baten gorpua aurkitu dutela esanez. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira eta auzitegiko medikuak egiaztatu du gizona hilda zegoela.

Dirudienez, istripua izan du traktorearekin.