NAIZ

Bizkaiko Aldundiko garbitzaileek greban jarraituko dute ekainean

Bizkaiko Foru Aldundiko langileen ordezkariek ekainaren aurreneko astean grebekin jarraituko dutela jakinarazi zuten. Deialdia hilaren 4, 5 eta 6rako egin dute eta nabarmendu zuten aste honetako hiru greba egunen jarraipena oso handia izan dela.

Bizkaiko Foru Aldundiko langileen ordezkariek ekainaren aurreneko astean grebekin jarraituko dutela jakinarazi zuten. Deialdia hilaren 4, 5 eta 6rako egin dute eta nabarmendu zuten aste honetako hiru greba egunen jarraipena oso handia izan dela. Jakinarazi zuten Garbialdi zein Aldundia ez direla mugitu iazko ekainean egin zuten proposamenetik, eta orduan planteatzen zutena soldatak %0,3 igotzea zela; hau da, 0,14 euro. «Egoera eutsiezina da», adierazi zuten. Izan ere, 2010etik soldatak izoztuta daude, lan-zamak eta maiztasunak etengabe areagotu dira, lanaldi murrizketak aplikatu dira eta 20 lanpostu desagerrarazi dira.