EH Bilduk hainbat proposamen egin ditu taxi zerbitzuan irisgarritasuna hobetzeko. Bruno Zubizarreta EH Bildu Bilboko zinegotziaren ustez, «garraio publikoan taxia elementu estrategiko bat da. Hori dela eta, zerbitzua hobetzeko taxi elkarteekin hartuemana ezinbestekoa dela uste dugu. Ez zaie galdetu, esaterako, Termibus eta bertako geralekuak diseinatzerako orduan. Komunikazio hobeago batek etorkizunean arazorik ez izatea ahalbidetuko luke».
Egindako proposamenen artean taxi zerbitzuaren irisgarritasuna hobetzea helburu duten proposamenak daude. Ildo horretna, ematen diren baimenen %5 gutxienez egokitutako ibilgailuei ematea proposatzen du EH Bilduren udal taldeak.
«Legeak hori eskatzen du, baina gaur egun Bilbon ez da betetzen», azaldu du Bruno Zubizarretak komunikabideei igorritako oharrean.
Aurrez aipatutakoa da EH Bilduk Taxiaren Araudiari aurkeztu dizkion 18 alegazioetariko bat. Hiriko taxi zerbitzua «hobetzea» helburu dituzten alegazioak dira udal taldeak egindakoak, azpimarratu dutenez. Horrez gain, Zubizarretak segurtasunarekin zerikusia daukaten beste zenbait alegazio aurkeztu dizkio araudiari. «Ibilgailuen segurtasuna hobetzea proposatzen dugu, su-itzalgailuak eta segurtasun itxiturak jartzea aztertuz, esaterako».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)