Koldo Almandoz zine zuzendari donostiarraren fikziozko lehen filmak 2018ko irailaren 21-29 bitartean egingo den Donostiako Zinemaldian parte hartuko du Zuzendari Berriak-New Directors sailean. Gainera, irailaren 28an zine aretoetan estreinatuko da ‘Oreina’.
Donostia Zinemaldiaren zuzendari Jose Luis Rebordinosek eta Donostialdeko Kutxabanken arduradun Gerardo Cangasek gaur jakinarazi dituzte Kutxabank-New Directors-Zuzendari Berrien saria lortzeko lehiatuko diren europar, asiar eta latinoamerikar zinemagileen 13 lehen edo bigarren filmen izenak.
Aurten nork bere buruarekin zein familiarekin izaten dituen gatazkak jorratuko ditu sail honek, Errusiako urrutiko baserri batean, XIX. mendeko Vietnamen, 90eko hamarkada hasierako Jugoslavian nahiz Suitza garaikidean. Edizio honetan, bederatzi opera prima eta lau bigarren film ditugu.
Almandozek ibilbide luzea egin du film laburraren munduan, Kimuak programarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lotuta. ‘Oreina’ bigarren film luzea du.
Elias Leon Siminiani espainairrak ‘Apuntes para una película de atracos’ aurkeztuko du aurten. Bestalde, Nataliia Meshchaninova errusiarrak ‘Kombinat ‘Nadezhda’ / The Hope Factory’ izeneko lehen film luzea dakar. Balkanetako gerrara itzuli da Ismet Sijarina ‘Nëntor i ftohtë / Cold November’ filmean.
Hadrian Marcu zuzendari errumaniarrak ‘Un om la locul lui / A Decent Man’ aurkeztuko du. Horrez gain, aukeran sartu dira ‘Para la guerra’, Francisco Marise argentinarraren eskutik, ‘Boku wa Iesu-sama ga kirai’, Hiroshi Okuyamarema. Era berean, film laburren alorrean egindako ibilbidean zenbait sari bildu eta gero, Hannes Baumgartnerek bere lehenengo filma ekarriko du Donostiara, ‘Der läufer / Midnight Runner’.
Laurits Flensted-Jensen danimarkarrak ‘Neon Heart’ lehen film luzea plazaratuko du du. Ash Mayfair (Ho Chi Minh, 1985) vietnamdar zuzendariak ere film luzearen alorrean egin duen lehenengo lana aurkeztuko du Donostian: ‘The Third Wife’. Azkenik, Celia Rico Clavellinok andaluziarrak ‘Viaje al cuarto de una madre’ lehen film luzea du aurkeztuko du.
Datozen asteetan jakinaraziko dituzte Zuzendari Berrien saila osatuko duten gainerako filmen izenak.