![Gasteizko Korreos plazan egin dute elkarretaratzea sindikatuek. (Endika PORTILLO/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/522/108/article_main_landscape/sindikatuak.jpg)
«Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea» lemapeko pankarta batekin egin dute elkarretaratzea Gasteizko Korreos plazan ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta EHNE sindikatuek.
Protesta honekin asteazkenean Legutioko enpresa batean zendu zen behargina eduki nahi izan dute gogoan eta baita bost eguneko epean lan istripuz zendu diren beste hiru langileak ere: bi Corellan eta Huescan hil zen Cintruenigoko garraiolaria.
LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, 31 dira dagoeneko 2018an Hego Euskal Herrian lan istripuz hil diren beharginak.
ELA sindikatuko Begoña Vazquezek azaldu du Legution zendutako gazte portugaldarra azpikontrata bateko langilea zela eta makineria mantentzeko lanetan ari zela. «Ematen du makina muntatzeko lanak ez zirela bahrrezko segurtasun neurriekin egin», azpimarratu du.
Zentzu horretan, istripuak saihesteko medioen gabezia eta enpresa zein erakundeen interes falta salatu ditu. Lan osasunari baliabide gehiago bideratzearen beharra aipatu du Vazquezek.
LAB sindikatuko Ibai Intxaurrondok azpimarratu du prekarietatea dagoela ezbehar gehienen atzean eta horregatik benetako prebentzio politika galdegin du.
Lan harremanetarako marko propio bat ere eskatu du Intxaurrondok.
![Erika_conrado](/media/asset_publics/resources/001/133/470/article_thumb_horizontal/erika_conrado.jpg)
«La sentencia de La Suiza es un aviso claro y directo a todas las organizaciones sindicales»
![2010](/media/asset_publics/resources/001/134/975/article_thumb_horizontal/2010.jpg)
«La Roja» no condicionará los Sanfermines: pantalla gigante... en Yamaguchi
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Baiona-parada](/media/asset_publics/resources/001/135/821/article_thumb_horizontal/baiona-parada.jpg)