NAIZ+
BILBO

Panel turistiko «tuneatua» errefuxiatuei ongi etorria emateko

Bilbon panel «zuzendua». (Agustin GOIKOETXEA / NAIZ)
Bilbon panel «zuzendua». (Agustin GOIKOETXEA / NAIZ)

«Here 'ongi etorri' means welcome» mezua daraman panel izugarria ezarri zuen pasa den astean Lakuako Gobernuak bilbon. Egun gutxira «refugees» hitza gehitu zioten panel turistikoa errefuxiatuen harreraren aldeko mezuarekin «tuneatuz».

Azken asteetan instituzioen aurkako kexu dezente izan da Bilbon hauek egin beharreko harrera lanak maiz herritar boluntarioek egin behar izaten baitituzte. Twitter kontu honetan jarrai dezakezue bertako egoera zuzenean: @errefuxiatuakB.