NAIZ
BELFAST

Joaldun eta dantziariak ere presente, Belfasteko ‘Féile an Phobail’ jaialdiaren 30. edizioan

Belfasten ospatzen den ‘Féile an Phobail’ jaialdiak (‘herriaren jaialdia’ gaelikoz) 30. urte betetzen ditu aurten hiriko kaleetan barrena egin duten desfilean Euskal Herriko joaldun eta dantzariak ere egon dira. Sinn Féin alderdiko presidente izandakoarekin ere, Gerry Adamsekin, argazkia atera dute.

Gerry Adams, joaldunekin. (NAIZ)
Gerry Adams, joaldunekin. (NAIZ)

Britainiar «mass media»-k Belfasteko mendebaldearen inguruan ematen zuen irudiari aurre egin asmoz jaio zen ‘Féile an Phobail’ jaialdiak 30 urte betetzen ditu aurten eta, abuztuaren 2tik 12ra egitarau oparoa prestatu dute, musika, antzerkia, umorea eta bestelako ekitaldi askorekin.

Urtemuga berezi hau ospatzeko desfile jendetsu eta koloretsua egin dute larunbat honetan. Parte hartu dutenen artean Euskal Herriko joaldun eta dantzariak ere egon dira. 

Sinn Féin alderdiko buruzagi ohi Gerry Adamsekin ere argazkia atera dute joaldunek.