![Migranteak, gosaria egiten. (Aritz LOIOLA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/526/037/article_main_landscape/migranteak.jpg)
Trantsituan diren migranteei laguntza eskaintzen dieten boluntario eta kolektiboetako hainbat kide arduratu dira Santutxuko Karmela zentroan gaua igarotzen ari diren 135 migranteei elkartasun gosaria eskaintzeaz.
Udaletxe aurrean elkartu dira igande goiz honetan, Bilboko Udalak aferan duen partea nabarmentze aldera. Marta Abiega Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak salatu duenez, arazoari aterabiderik eman gabe jarraitzen dute erakunde publikoek: «Adabakiak baino ez dituzte jartzen».
«Oihuka eskatu nahi diogu Bilboko Udalari behingoz aferan inplikatu dadin», adierazi du, gaineratuz aterperik ez duten migranteena arazo «serioa» dela eta aterabide «integrala» eman behar zaiola.
Iragan ostiraletik daude migranteak Santutxuko Karmelo ikastetxearen iraganeko instalazioetan. Aterpea eskaintzeaz gain, afaria ere ematen diete auzokoek, Gurutze Gorriak emandako laguntza ez dela nahikoa uste baitute.
Abiegak azpimarratu du trantsituan diren migranteei ematen zaien zerbitzua ez dela egokia, eta hauek Bilbora iristean aurkitzen diren informazio falta gaitzetsi du: «Autobusetik jaitsi eta noraezean aurkitzen dira. Ez zaie informazio gune bat ere eskaintzen».
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)