NAIZ+

Gizon argentinar bat, bikote tolosar baten bila

Thinkstock.
Thinkstock.

Juantxo Arrizurieta Euskal Herria ezagutzera etorri den gizon argentinar bat da. Bere arbasoak euskal herritarrak dira, gurasoak Azpeitikoak ziren eta. Euskal Herria ezagutzeaz gainera, aspaldiko lagun batzuk bisitatu nahi ditu, baina ez ditu inondik inora aurkitzen. Eta hor sartzen da sare sozialen fenomenoa.

Sare sozialak maiz dira denbora-pasarako erabiliak, haatik badute euren alde praktikoa. Hala iritzi dio bederen, Facebooken Briggitte Tolosa gisa ezaguna den pertsonak eta Juantxoren historia ezagutu ostean sareak erabili ditu informazioa bila.

Antonio Iraola du izena gizonak eta bere emaztea Arantxa dira Arrizurietak topatu nahi dituena, tolosarrak omen dira biak eta gaur egun hiru alaba omen dituzte.

Bikote hau, orain bi hamarkada, eztei bidaietan Argentinara joan zen eta bertan ezagutu zuten elkar. Ordutik ez dute harremanik izan, eta orain, 20 urteren buruan, haiekin egon nahiko luke Arrizurietak itzulerako bidaia egin aurretik.

Bikote hau ezagutuz gero, ipini harremanetan Facebook bidez Briggitte Tolosarekin, ziur Arrizurietak asko estimatuko duela jaso dezakeen edozein datu. Ezin dugu jakin aspaldiko lagun hauek dagoeneko elkartu diren ala ez, baina Facebook bidez ala Whasappez mezua bolo bolo dabil tolosarren artean.