![Borja Cobeaga, Nagore Aranburu eta Jose Luis Rebordinos, inaugurazio galaren aurkezpenean. (@sansebastianfes)](/media/asset_publics/resources/000/534/763/article_main_landscape/cobeaga-aranburu-rebordinos.jpg)
«Garai txarrak bizi ditu umoreak. Ematen du erasota sentitzen garela norbaitek gure usteei buruz ironiaz edo barrez hitz egiten duenean. Funtsezkoa izan da umorea beti adierazpen artistikoan, eta bultzagarri izatez gain, norbera eta behin eta berriro errepikatzen diren topikoak zalantzan jartzeko balio du. Kasu honetan, gure hiriaren eta jaialdiaren harira aipatu ohi diren toki guztiei irri egin nahi diegu», adierazi du Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek inaugurazio galaren aurkezpenean.
Horregatik, aurten umorea aldarrikatuko dute irekiera ekitaldian. Bihar 21.00etan izango da Kursaaleko auditoriumean; Borja Cobeagak, Diego San Josék eta Borja Echevarriak idatzi eta zuzenduko dute, eta Nagore Aranburuk eta Belen Cuestak aurkeztu. Zinema jaialdien berezitasunak umorez jorratuko dituzte, eta Donostiaren «toki paregabearen izaera».
Cobeagaren iritziz, «berria, desafiatzailea eta ausarta» izan da Zinemaldiaren enkargua. «Guztiz ezarrita zegoen galak egiteko modua; lurralde birjina zen, eta ez zen umorea egin horri buruz», azaldu duenez. «Gu geu izateko eskatu digute», esan du.
Ekitaldian umorea izango da nagusi. «Zinemaldiak batez ere bere buruaz egingo du barre», adierazi du. Inork lana ez galtzea espero du Cobeagak, eta «berritasuna nagusituko delakoan eta gelditzeko etorriko delakoan» dago.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)