NAIZ+

Frankismoan hildako elgoibartarren senideen testigantzak bildu dituzte

Frankismoak hil zituen gudari, miliziano eta zibil elgoibartarrei omen egiteko ekitaldia izango da larunbatean Elgoibarren. Olasoko kolunbarioan izango da, Elgoibar 1936 taldeak antolatua.

Elgoibarko kolunbarioan izango da ekitaldia.
Elgoibarko kolunbarioan izango da ekitaldia.

1936.urteko irailaren 21ean sartu ziren tropa frankistak Elgoibarren. Herritar askok ihes egin zuten, baina beste askok erasoari aurre egiten saiatzen heriotza aurkitu zuten. Elgoibarren memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduen Elgoibar 1936 taldeak omenaldia eskaini nahi die Frankismoan hildako elgoibartarrei eta ekitaldia antolatu dute xede horrekin larunbaterako.

Hilabete hauetan guztietan, Elgoibar 1936 taldeak frankistek 1936ko gerran hil zituzten gudari, miliziano eta zibil elgoibartarren berri izan nahian lanean aritu da eta 45 laguneko zerrenda osatu du. Hildako pertsona horien senideekin jarri dira harremanetan ere, eta haien testigantzak bildu ditu. Hemen horietako batzuk:

Miguel Mari eta Mari Angeles Albersiren testigantza, Ezkabako ihesa, aitonaren fusilamendua...

Juan Mari Alberdiren testigantza. Aitona Jose Alberdi Etxaniz, fusilatua. Aita Juanito Alberdi frontean gudari ibilitako kontzentrazio esparruetan, eta bi osabak ere frentean eta espetxean.

Luziano Elkoroiribe Alberdiren testigantza da honakoa. Bere osaba Jose Alberdi fusilatu zuten, bere ama eta izeba ere fusilatzear izan ziren, baina haurdun zeudela esanez libratu egin ziren. Ondarretako espetxean 3 urte eta beste zazpi urte Saturraranen pasa zituzten.

Ana Santolayak aita Ingalaterran eduki zuen, gerrako haurra izan baitzen. Aitona, aldiz, gudan miliziano eta gero erresistentzian ere egon zen Frantzian. Argeles sur mer-en preso egon eta bertatik ihes egitea lortu zuen. Hemen Anaren testigantza