NAIZ

Sare sozialak dantzan jarri ditu berriz ‘Sarri Sarri’ abestiak

Oraingoan moja martxoso batzuk dira sarean arrakasta izaten ari den bideoaren protagonistak.

Mojak ‘Sarri Sarri’ dantzatzen.
Mojak ‘Sarri Sarri’ dantzatzen.

Kortatu taldearen ‘Sarri Sarri’ abestia maiz bihurtzen da hizpide sare sozialen plazan. Oraingoan, @ElHumanoide Facebook erabiltzaileak partekatutako bideo batek eman du aitzakia. Mojak dira protagonistak eta jo eta su ari ageri dira dantzan eta gerriak mugitzen bozgorailuetatik ‘Sarri Sarri’ entzuten den bitartean. @ElHumanoide-k dioen bezala, ‘Sarri sarri’ «beti dator ondo!».

Asteartean partekatu zuen Facebooken bideo montajea eta bi egunetan 273.000 ikustaldi izatera heldu da, 5.000 aldiz partekatu eta ia 500 iruzkinekin

Ez da lehen aldia ‘Sarri Sarri’ abestiak sare sozialak dantzan jartzen dituena