![Bolada onean jarraitzen dute babazorroek. (Aritz LOIOLA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/545/621/article_main_landscape/alaves.jpg)
Garaiezin jarraitzen du Alavesek. Ukitutako guztia urre bilakatzen dute jokalari babazorroek eta horrek Ligako bigarren postua euren izatea ahalbidetzen die. Handia egin dute igande honetan ere: maldan gora jarri zaien Vilarrealen aurkako neurketa luzapen denboran irauli, 2-1 irabazten amaitzeko.
Esan bezala, 10. minutuan inauguratu dute bisitariek markagailua Mendizorrotzan. Vilarrealen lehen arrisku jokaldia zen eta Calleja izan da golegilea. Neurketa oso bat zuen oraino aurretik Alavesek, eta gauzak ondo doazenean nork bere buruan sinetsi egiten du.
Erreakzioa, baina, ez da bat-batekoa izan. Lehen zatia amaitu artean izan ditu Alavesek pare bat aukera berdinketa lortzeko, baina bisitariak ere ez dira kamuts ibili eta arrisku jokaldi bat edo beste sortu dute. Orokorrean, oso neurketa parekatua jokatu dute bi taldeek lehenengo 45 minutuetan.
Bigarren zatia hasi bezain pronto, baina, lehen abisua eman du Sobrinok. Eta hiru minutu beranduago, 50.ean, berdinketaren gola egin du Jonathan Callerik.
Aurkaria baino hobea izaten ari zen Alaves banakoaren ostean. Babazorroak ziren erasoko jokaldi aipagarrienen protagonistak, eta 85. minutuan zutoinera ere jaurti dute baloi bat. Merezi zuen gola Alavesek, eta iritsi da azkenean: zelairatu berria zen Bastonen golak jarri du behin betiko 2-1ekoa markagailuan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)