naiz

Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskariaren harira, elkarretaratzea azaroaren 20an

Jakes Esnal euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskariaren inguruko erabakia azaroaren 20an emango dute. Bagoazek elkarretaratzea deitu du, 19:00etan, Donibane Lohitzuneko geltokian. Lehen pausu bat eman da izan diren hurbilketekin, baina exijitzen dugu, preso guzti-guztiak hurbilduak izaitea, larriki eri diren presoak aske geratzea eta haien kondena bete duten preso guzitiek ere askatasuna berreskuratzea».

Jakes Esnalen askatasuna eskatu zuen beste elkarretaratze bat. (@Maite_Ubiria)
Jakes Esnalen askatasuna eskatu zuen beste elkarretaratze bat. (@Maite_Ubiria)

Azaroaren 20an Jakes Esnal euskal presoaren bigarren baldintzapeko askatasun eskariaren inguruko erabakia emanen dute. Esnalen askatasuna aldarrikatzeko, Bagoaz kolektiboak elkarretaratze bat egingo du, egunean bertan, 19:00etan, Donibane Lohitzuneko geltokian.

Pariseko auzitegiak bizi osorako zigorra ezarri zien Esnal, Ion Parot eta Xistor Harambururi eta Unai Parot espaniar Auzitegi Gorenak 40 urtera kondenatu zuen. Dagoeneko 28 urte daramatzate espetxean.

Esnal, Parot eta Haramburuk baldintzapeko askatasuna eskatu dute behin baino gehiagotan, baina aztertuak izan diren eskaera guztiak ezeztatuak izan dira orain arte. Bagoazek adierazi duenez, erabaki hauek «argudio politiko eta ez jurikoetan» oinarritu dira.

«Mobilizatzen segitu behar dugu eta gizartea horretara deitzen dugu. Lehen pausu bat eman da izan diren hurbilketekin, baina exijitzen dugu, preso guzti-guztiak hurbilduak izaitea, larriki eri diren presoak aske geratzea eta haien kondena bete duten preso guzitiek ere askatasuna berreskuratzea. Muturreko egoera hauek aski iraun dute».