Jaiotzekoa den ume bati izena jartzeak askotan dakarren buruhausteei amaiera eman eta prozesu horretan lagungarri izateko asmoz sortu dute Euskal Izendegia izeneko telefono mugikorretarako aplikazioa.
Neska zein mutilentzako euskarazko izendegia jasotzen du aplikazioak. Euskal izenen esanahi, datu eta estatistikak ditu oinarri eta Android-erako da erabilgarria. Azkenaldian, ingelesez eta gazteleraz bereziki, ugaldu egin dira izenak proposatzeko APPak eta aplikazio honek euskal izenak batu eta eskura ipini nahi ditu.
Aplikazio honen bitartez, hainbat informazio bilatu daiteke, besteak beste, sexuen araberako izenen zerrenda edota izen aukeratuenenen esanahia eta jatorria ere. INEko datuak erabiliz Estatu espainol osoan aurrez aukeratutako izena daramaten pertsonen kopurua ezagutu daiteke, 20 lagunek baino gehiagok baldin badute beti ere. Pertsona hauen bataz besteko adina ere ematen du ezagutzera aplikazioak, bai eta izenak EUSTATen duen posizioa ere. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izena izan duen bilakaera ere jasotzen da.
Euskal izenak aplikazioa doan eskuratu daiteke, Google Playn dago erabilgarri Android-erako. Hemen duzue eskuragarri.
Zure seme-alabaren izenaren bila? Zenbat pertsona daude zure izenarekin probintzia bakoitzean? Euskal izenen esanahi, datu eta estatistikak ematen dizkizun aplikazioa. https://t.co/DXcFMohKoY
— Ibai Llona (@ibaillona) 2018(e)ko azaroaren 13(a)