Udako Euskal Unibertsitateak Txiotesia Twitterreko lehiaketaren laugarren edizioa jarri du martxan gaur. Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako ekimen honetan parte hartzaileek sei txiotan eta euskaraz laburtu beharko dute tesia.
Goizeko 9.00etatik iluntzeko 21.00ak arte dago abagunea eta #txiotesia4 traola erabili behar da. Lehiaketak bi sari banatuko ditu: Txiolari ulergarrienak 500 euro jasoko ditu, eta Txiolari originalenak 300 euro.
Euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta egiten dituzten lanak gizarteratzea da lehiaketaren helburu nagusia, hala adierazi dute UEUko iturriek prentsa ohar bidez. Orain arte antolatu diren hiru edizioetan 160tik gora ikertzailek hartu dute parte erronkan.
Epaimahaiak txioen balorazioa egingo du, eta ondoko hauek osatuko dute: Iñaki Alegria Informatikako doktore eta UEUko zuzendari ohiak, Pili Kaltzada komunikazioan aditu eta UEUkideak, Josu Lopez-Gazpio Kimikako doktore eta zientzia dibulgatzaileak, Uxune Martinez Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatuak eta Asier Sarasua biologo, filologo, ikertzaile eta UEUkideak.
Existentzialismoak eleberrian izan duen eragina, eugenesia berria eta zuzenbideaz, zuhaitz errotuen automorfismoaz edo espermatozoideen kalitateaz mintzo dira tesi horietako batzuk. Lehiaketan parte hartzen ari diren guztiak, HEMEN.
1.-OBOZITOAREN BILA. Bazen behin Espe izeneko espermatozoide bat. Espe igerileku handi batean bizi zen bere neba-arrebekin eta igeri egitea asko gustatzen zitzaion. Espe guztietatik desberdina zen, izan ere, bere azalean orban handi bat zuen. Berak KOR deitzen zuen. #txiotesia4 pic.twitter.com/bEXC5ZJdDR
— Itziar Urizar (@ItziarUrizar) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
1 Modernitatearen auzia Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eleberrian. Existentzialismoa Euskal Herrian 1957-1975 #txiotesia4 pic.twitter.com/HyYFQ7KPnW
— Maider Etxaniz (@EtxanizMaider) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
3 Denbora-informazioa hikuntzaren prozesamenduan (HP) erabili baino lehen, azterketa linguistikoa egiten da: testuko zein elementuk eta elementu horien zein ezaugarrik adierazten duten denbora-informazioa azterten da. #txiotesia4 pic.twitter.com/g6qelzZsKy
— gafiki (@bgogafiki) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
1- Eugenesia berria eta Zuzenbidea. Edizio genetikoa, ugalketa lagundua eta ingenieritza genetikoa goitik behera aldatuko dute izaki bizidunen etorkizuna. Zer bereizgarri eta ondorio izan dezakete teknika horiek guztiek Historian, Zuzenbidean, Etikan eta Filosofian? #txiotesia4 pic.twitter.com/OgLhFg2bzB
— Ekain Payán Ellakuria (@EkainPayan) 2018(e)ko azaroaren 20(a)
1. "Zuhaitz errotuen automorfismoen taldeak: kongruentziazko azpitaldeen propietatea eta erretratu hazkundea". Edo nahiago baduzue, “letretakoak omen zaretenontzako matematikak”. #txiotesia4
— Jone Uria Albizuri (@joneurialbizuri) 2018(e)ko azaroaren 20(a)