Goizean goiz txapa jantzita kalera ateratzea berezia izan da. Ilusioz jantzi dugu ohe ondoan Euskaraldia iritsi zain genuen ikurra. Gure hizkuntzaz harro eta haren alde egiteko prest. Ederra da elkarri begiratu eta egunero ondoan izaten duzun erdal hiztunak soinean ere ikurra duela ikustea, ahoari eragin edo zu entzuteko prest dagoen kide berria. Zenbat konplizitate eta zenbat sorpresa hartuko ditugu datozen hamaika egunetan!
Sareak ere euskaraz mintzo dira, atzo baino ozenago bai. Magiaz mintzo da bat baino gehiago. «Magia gertatu da gure etxean: bizitza osoan elkarri gazteleraz hitz egin arren, goizean goizetik belarriprest den amarekin euskaraz hitz egiteari ekin diot!», deskribatzen du batek Facebooken.
Batek baino gehiagok jaso du sareetan lehen orduetako esperientzia.
Ni, #AhoBizi. Hamaika egun hauetan eta hamabigarrenean ere ✊ @euskaraldia pic.twitter.com/m7Q4Ry9F4o
— Ane Urkiri Ansola (@Ane_Urki) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Gosaritik aurrera, @euskaraldia!! Euskara, euskara, jalgi hadi plazara! @IruneaEusk #euskaraldia #euskara #ahobizi pic.twitter.com/J614ZRICV8
— Dani (@dslegi) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Ados. #Euskaraldia ez da ahal bezainbeste #ahobizi eta #belarriprest lortzeko erronka. Baina ez esan ia 200.000 lagunen konpromiso indibiduala ariketa kolektibo honetan biltzeak oilo-ipurdia jartzen ez dizunik. Uau! https://t.co/gFELrJvvV0
— ERRIGORA (@errigora) 2018(e)ko azaroaren 22(a)
Kalean nere txapagaz! #euskaraldia #ahobizi pic.twitter.com/cueMOeRULN
— Andrea Arrizabalaga (@andrearriza) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Ansioko metro geltokian bost lagun. Lauk txapa daramagu. Gauez Barakaldo euskaldundu da eta ni konturatu gabe????? #euskaraldia @berria
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Ertzainek baina ezin dute ahobizi edo belarriprest izan, ez behintzat txapa soinean eramanda. Izan ere, ELAk salatu duenez, Lakuako Segurtasun Sailak ertzainei Ahobizi eta Belarriprest txapak jartzea debekatu die.
Segurtasun Sailak ertzainei #Ahobizi eta #Belarriprest "txapak" jartzea debekatu die.@euskaraldia #Euskaraldia@ertzaintzaEJGV @Gob_eushttps://t.co/jvkgWikotT
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Euskaraldiak lortutako azken atxikimenduen artean, gure arreta erakarri du Vox alderdiak emandakoa.
Egun bakarra gelditzen da #Euskaraldi -rako! VOX-etik Espainiako kultura edo hizkuntzak defendatzen dituen edozein mugimenduri baietza emango diogu. Euskaraz hitz egin edo entzun nahi dutenak bat egin dezala #Euskaraldian. Inposaketarik gabeko euskara batengatik! pic.twitter.com/gUolu4w4Wp
— VOX Guipúzcoa (@vox_guipuzcoa) 2018(e)ko azaroaren 22(a)
Zeresana eman du txioak, noski.
Twitterren ikusi dudan gauzarik zoroenetako bat. Zorionak, benetan.
— Xabi Zalbide (@xalbide) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
— ⚓️ ANDERTXU ⚓ (@AnderSurfing) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Sarean ere ahobizi eta belarriprest izateko deia egin du Euskaraldiak eta zenbait aholku eman ditu egiteko horretarako.
Sarean ere 11 egun euskaraz!#Euskaraldia pic.twitter.com/UbcmqwZvto
— 11 egun euskaraz (@euskaraldia) 2018(e)ko azaroaren 22(a)
Ahobizi eta belarriprest diren horientzat Euskaraldiaren gomendioak izeneko ekimena jarri du martxan @anai_tze Twitter erabiltzaileak. Pelikula bat, liburu bat eta kanta proposatzeko deia egiten die jarraitzaileei
OstiralON! @euskaraldia iritsi da!! Gaurkoan #EuskaraldiaGOMENDIOAK sortuko dugu. Ados??
— Anaitze JL Photo (@anai_tze) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Euskarazko...
- Pelikula bat
- Liburu bat
- kanta bat#ahobizi eta #belarriprest -entzako!#euskaraldia pic.twitter.com/YoO2UGodtR
Zenbait gomendio jaso ditu bueltan.
Pelikula: Amama
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Liburua: Ez obeditu inori
Kanta: Haize eza
#EuskaraldiaGOMENDIOAK
— Ane Urrutikoetxea (@aneurruti) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Euskarazko...
- Pelikula bat: Errementari
- Liburu bat: Amaren eskuak
- kanta bat: Argia (Izaro)
Baditugu beraz astebururako gomendio ederrak.