NAIZ+

Eguraldia euskaraz iragartzeko, Twitterren sortutako hiztegi bitxia

Euskaraldia zela eta, Arnaitz Fernandez metereologo gazteak iragarpen guztiak euskaraz egingo zituela iragarri ostean, meteorologiari lotutako euskarazko hiztegi bitxi bat zabaldu du sarean.

Twitterren zabaldutako hiztegia.
Twitterren zabaldutako hiztegia.

Arnaitz Fernandezi txikitatik datorkio meteorologiarekiko zaletasuna. Fisika ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, ondoren, meteorologiarekin lotutako ikasketak egin nahi ditu. Haatik, aspalditik aritzen da Nafarroako hainbat komunikabidetan eguraldi iragarpenak egiten. Bereziki ezaguna da Twitter sare sozialean. Bertan @Armeteo erabiltzailerekin etortzekoa den eguraldiaren berri emateaz gain, giroak utzitako bitxikeriak jaso ohi ditu, jarraitzaileen gozamenerako.

Joan den astean, Euskaraldiaren atarian, zetozen hamaika egunetan idatziko zituen mezuak euskaraz izango zirela iragarri zuen Twitterren. «Gutxinaka gutxinaka, ea hemendik ere euskaraz gehiago aritzen naizen», gehitu zuen Fernandezek euskararen aldeko apustu argia eginez.

Hitza bete eta azaroren 23tik hona idatzitako mezua guztiak euskaraz izan dira.

Haatik, jarraitzaile guztiek bere iragarpenak uler ditzaten meteorologiari lotutako euskarazko hiztegi bitxi bat zabaldu du sarean. Ondoren jasotzen diren bi txiotan bildu ditu meteorologia fenomeno garrantzitsuenak, eta denak ulertzeko moduko emotikono edo ikurren ondoan idatzi du euskarazko hitza.

Oso txalotua izan da @Armeteo-ren ekarpena eta ehunka aldiz izan da partekatua. Zenbait jarraitzailek gainera, zerrenda osatzeko ahalegin egin dute ere.