NAIZ

Eraso matxista bat salatu dute Bilboko Ibarrekolanda auzoan

Bilobak San Inazioko talde feministak aurreko igandean Ibarrekolandako taberna batean emakume batek jasandako eraso matxista bat salatu du. Bilobak taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, tabernako jabeak emakume bat giltzapean atxiki egin zuen bere nahiaren kontra, eta polizia eta suhiltzaileak joan behar izan ziren emakumea ateratzeko.

«Argi izan eraso guztien aurrean tente mantenduko garela eta aurrean izango gaituzuela, sistema heteropatriarkalak babestutako gizartearen kontra borrokan jarraituko dugu beti», gogorarazi du Bilobak talde feministak.

Hori dela eta, elkarretaratzea deitu dute biharko, 21:00etan Bilobak taldearen arabera eraso matxista gertatutako tabernaren aurrean.