Seigarren eguna du gaur Euskaraldiak eta beraz, ekimenaren erdigunean aurkitzen gara. Hamaika egunez bederen, norberaren hizkuntza ohiturak aldatzea du asmo aktibazio ariketa honek. Izan ere, bakoitzak bere inertziak astinduta, denen artean euskararen erabilera areagotzea da benetako erronka.
Ostiraletik milaka eta milaka lagun ari dira egunero, aho bizi edo belarri-prest txapa soinean, euskaraz bizitzeko ahalegina egiten. Bakoitzak noski, ahal duen neurrian, batzuk mingaina dantzan jarriz eta besteak entzumena finduz.
Gainditu ditugu lehen bost egunak eta askorentzat eraldatzailea izaten ari da ekimena. Orain arte ohikoak ez ziren elkarrizketa elebidunak eman dira han eta hemen, sorpresa eta konplizitate berriak aurkitu ditugu ustez erdal hiztunak ziren horietan eta euskarari esparru berriak ireki zaizkio egunotan.
Herritarrek pozik, Euskaraldiak eskainitako bizipenak partekatu dituzte sarean. Barren barreneraino sartuak ditugun inertziak aldatzea zein nekeza den aitortu du batek baino gehiagok. Espazio ezezagunetan lehen hitza euskaraz egitea edo erdaraz mintzo den belarri-prest-arekin euskaraz jarraitzearen zailtasunak jaso dituzte askok.
Euskaraldiaren bi egun ere ez dira pasa ta ikaragarria egiten zait dagoeneko ikasitakoa. Zenbat kostatzen dan ezagun euskaldun batzuekin euskaraz egitea, ze barne eztabaida sortzen dan norberaren buruan holakoetan... ta ze aberasgarria dan hortaz ohartzea. #euskaraldia
— Uharteko (@UhartekoS) 2018(e)ko azaroaren 24(a)
Atzokoa izan genuen lehen eguna. Aitortu behar dut, Iruñean hainbat denda eta espaziotan, lehen hitza euskaraz egiteko adi-adi egon behar izan nuela, inertziak ez eramateko. Gainditua erronka. Erraza da, hautu kontua besterik ez! #Ahobizi #euskaraldia pic.twitter.com/1NV8MkjZcD
— kalekobenito (@kalekobenito) 2018(e)ko azaroaren 24(a)
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Lehendakaria da eta harentzat ere pertsona askorekin ohiturak aldatzea gaitza dela onartzen zuen txio batean.
@euskaraldia-ren bi egun pasa dira ta pentsatzen nuena baino zailagoa egiten ari zait. Zenbat kostatzen dan pertsona batzuekin ohiturak aldatzea eta euskaraz egitea, ze barne eztabaida sortzen dan norberaren buruan, aberasgarria izango da ariketa sozial hau? baietz uste dut! pic.twitter.com/5O9uxz8GDX
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Zailtasunak zailtasun, gure hizkuntza ohiturak aldatuta bost egun hauetan hartutako sorpresak asko eta ederrak izan dira. Hala jaso dituzte sarean.
#HizkuntzaOhiturakAldatzenAriGara Kuadrillako lagunarekin 40 urtetako harremana, orain artean erdara hutsean. Atzo #Ahobizi eta #Belarriprest aritu ginen, arazorik gabe. #Euskaraldia geratzeko etorri da.
— Karmelo Aiesta (@KarmeloAiesta) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
稜Okindegian, gaur #EuskaraldiaBarakaldo:
— Adrian #Ahobizi (@AdrianEskola) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
-Aupa, ogi bat eta zortzi donete mesedez
-Bai
-Ostras, #belarriprest zara?
-Eh?
-Ondo ulertzen duzula
-Bueno apurtxu bat
-Zenbat da?
-Hiru laurogeita hamabost
-Apur bat baino gehiago eh!
-Eskerrik asko
-Eskerrik asko, agur!#Euskaraldia
#Euskaraldia|n murgildurik gauden honetan, ekarpen bikaina izan du gaur @inilois kirol monitoreak #spinning|eko ordu beteko saioan: abesti zerrenda osoa, euskarazko abestiz osatu du. #Belarriprest eta #Ahobizi guztiak musika eta kirolaren bitartez batzeko keinu polita! pic.twitter.com/MyGODBleG2
— Gaizka Izagirre (@Gaizka_Izagirre) 2018(e)ko azaroaren 26(a)
Ariketa ondo ulertu eta serio hartu duen jendea ikustea. Adibidez, gure ama aurreko asteetan bere lagunei abisatzen euskara hutsean egingo diela edo @euskaraldia-ren bezperan bere rola egoki betetzeko arduratuta ikustea. #DonostiaEuskaraldia pic.twitter.com/lr6lx6GZ6d
— Asier Basurto Arruti (@AsierBA85) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Euskaraldixak dakarren sorpresa ederrak! @euskaraldia pic.twitter.com/9PEf3QIrs8
— Maite (@mamugertza) 2018(e)ko azaroaren 26(a)
Ander Lipus antzerkilaria barruraino sartuta dago Aho biziren paperean eta Euskaraldiaren zenbait pasarte jaso ditu bere Twitter kontuan.
Atzo Galdakaoko hospitalean egon nintzen. Euskaraldiko txapa gutxi ikusi nituen. Emaztearekin bazkaltzen nengoela, zerbitzariari galdetu nion ea euskaraz moldatzen zen. Euskararik ez zekiela esan zigun, Bilbokoa zelako. Nire emaztea kubatarra da, eta euskaraz daki. #Euskaraldia
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) 2018(e)ko azaroaren 24(a)
Atzo etxetik telefonoz eta skype bidez egin nituen laneko jardunak; Antzerkiola Imaginarioari buruz Rakel Ezpeletak argitaratuko duen liburuari azken ukituak eman genizkion. Erderaz ere egiten nuen antzerkia orduan. Orain apustua irmoa da. Euskaraz, eta kitto! #Euskaraldia
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Atzo arnasa hartu nuen #ahobizi bezala. Nire jaioterrian egon nintzen, Markina-Xemeinen. Gurasoekin, lagunekin, Abarka antzerki taldekoekin; dena euskaraz, dena euskaratik. Txikitan bezala. Gazte denboretan bezala. Arnasgunea niretzat. #Euskaraldia
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) 2018(e)ko azaroaren 28(a)
Herritar askok, halaber, euskarak zenbait esparrutan duen presentzia eskasa ere azaleratu eta salatu dute.
2018ko PSE-EEren prentsa oharrak errepasatuta, bakarra ageri da euskaraz eta gazteleraz: azaroaren 11koa. #Euskaraldia rekin bat egiten dutela adierazi, eta argazki bat dator bertan. Ez da geroztik haien hitzik iritsi euskaraz gurera. #Euskaraldia ez baita argazki bat bakarrik pic.twitter.com/R3oRfQHI1r
— Enekoitz Telleria (@EnekoitzTelle) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Urriaren 11an @OrainGipuzkoa -k Izotz Jauregian jarritako publizitatea gaztelera hutsean zegoela salatu genuen eta azaroaren 26an,
— Naiara (@NAIARASAMPEDRO) 2018(e)ko azaroaren 26(a)
#Euskaraldia bete betean bizitzen ari garela,
kartelak bere horretan jarraitzen du #lotsagabeak! #euskarazbizinahidut
https://t.co/ARcjwPERwj pic.twitter.com/3E9PfAykuD
#Euskaraldia 3.eguna: familia-bazkaria, uste nuena baino okerrago. "Ya estás dando el coñazo?" "Qué pesada eres, pa qué saludas en euskera a los abuelos? Menuda talibana" eta halakoak. Tristeena "euskaldun/euskaltzaleetzat" hartzen dutela euren burua.
— Amaia (@ZabaleraBegira) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
#Euskaraldia
— Miren Larrion (@mirenlarrion) 2018(e)ko azaroaren 26(a)
4. eguna
zaila#AhoBizi eta #Belarriprest txapa gutxi #basqueindustry40 ekitaldian
Industria aurrerakoia eta euskalduna izan badaiteke ere
Gero hileta elizkizunak, #Gasteiz -en, aurreskua eta gure aita
Emozioak ama hizkuntzan eta besarkadetan gaurkoan https://t.co/UIkE7IyUtu
Euskaraldiaren indarra baliatuta, euskara esparru berrietara eramateko proposamena luzatu du batek baino gehiagok.
Tira , eta #ahobizi izateaz gain, euskara lurralde berrietara eramango bagenu? Eskriturak sinatzeko orduan, zergatik ez euskaraz? Notaritzan erabaki garrantzitsuak sinatzen baditugu, zergatik ez al dugu euskaraz egingo? Horra hor erronka polita. #euskaraldia pic.twitter.com/QnM7OuJbwk
— niko cuenca (@beharko) 2018(e)ko azaroaren 27(a)
Kike Amonarrizek atzera begira jarri eta Euskaraldiaren historiari erreparatu nahi izan dio.
"Lehen hitza beti euskaraz" eta "Lehen erantzuna beti euskaraz" @tolosaudala-ko #Euskara Batzordeak, Inazio Agirre zenak bultzatuta, 1984-85 urteetan egindako kanpainen biorrikoak. #Euskaraldia-ren aurrehistoria! pic.twitter.com/kIAA850BCX
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Umorea bederen ez da falta Euskaraldian. Hona hemen alaba ahobizi eta aita belarriprest baten arteko elkarrizketa.
Horrela doa ahobizi-alaba eta belarriprest-aitaren Euskaraldia pic.twitter.com/QJO6sTxUYi
— Elektrizitatea naiz (@ondizbaran) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Asko eta askotarikoak dira Euskaraldiak eragin dituen bizipenak eta horiek bildu eta jasotzeko asmoz Euskaraldiak berak bere web orrian 11 egunetan hamaika bizipen atala osatu du, herritarrek euren bizipenak eta estrategiak partekatzeko.